Herrialde osoan, Nafarroa aitzindaria izan da landa turismoan. 1991n egin ziren lehenbiziko urratsak, Erronkarin eta Zaraitzun establezimendu gutxi batzuk jarrita. Egun, 600 baino gehiago dira, eta 30 inguruk Turismo Kalitateko Q-a eskuratu dute. Arkitektura tradizionaleko landetxe, ostatu eta landa hotelek osatzen dute Nafarroak gaur egun eskura jartzen duen eskaintza zabala eta askotarikoa. Hartaz, Nafarroa jomuga erakargarrienetako bat da.
Landa ingurunean ostatu hartzeak Erresumako jende eta ohiturekin zuzeneko harremanak izatea ahalbidetzen du. Nekazaritza-turismoari esker, beren jardueretako batzuk hurbiletik ezagutu ahalko ditugu. Jarduera ugari duzu aukeran: paisaia ederrak eta interes historikoa duten lekuak gozatu, herriko museo txikiak bisitatu, eta turismo aktiboa probatu, baita bidexka anitzetan oinez edo bizikletaz ibili ere.
-