Uztailaren 6tik 14ra, "festa" hitza letra larriz idazten da Iruñean. Sanferminak datoz. "Txupinazoak" eztanda egiten duenean, hiriburua aldatu egiten da, bizi leherketa gertatzen da. Mundu osoko milaka pertsonak hartzen dute hiria, eta gorria eta zuria nagusitu egiten dira. Kalea alaitasunez, adiskidetasunez blaitzen da egun horietan. Musika eta parranda amaigabea, txaranga eta peñen erritmoan.
Jai giroa une bakar batean gelditzen da: entzierroan. Orduan, tentsioa da nagusi, zezenak kaleetatik korrikalarien atzetik hasi baino lehentxeago. Sentipen guztiak zezen plazan lehertu arte. Orduan, jaiari ekiten zaio berriro: salda beroa, txokolatea eta txurroak, erraldoiak eta buruhandiak, aperitiboa, zezenketa eta su artifizialak, gaueko parrandari bide ematen diotenak.
Sanferminak... mundu osoan ezagunak
Eta festen ondoren... lasaitasuna. Mundu mailan ospetsuak diren festak ezagutu ondoren, atseden hartzeko unea heldu da. Eta, horretarako, nafar geografia osotik dauden leku erakargarri ugarietako batera joko dugu. Lasaitu Nafarroako Pirinio berdeetan, ibili harizti eta pagadi hostotsuetatik edo bainatu ibaietan. Edo, nahiago baduzu, jo hegoalderantz eta gozatu bertako jendearen abegikotasuna, Ebroren baratzearen platerak eta eguzki distiratsupeko lautadak.