
2010ko Irailean
Antzinako musikaren gainean Lizarran antolatzen duten asteak eta Iruñeko Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketak agur esango diote udari, irailean.
Iraila nabarmendu egingo da... Musikazaleek ezin dituzte galdu hilabete horretan egongo diren bi musika hitzordu entzutetsu. Irailaren 7a eta 12a artean, antzinako musikaren hiriburu izango da Lizarra –Erdi Aroko, Pizkundeko eta Barrokoko musika–, Antzinako Musikaren Astearen 41. ekitaldia egingo baitu. Ganbera musikako taldeen eta nazioarteko ospea duten bakarlarien kontzertuak egingo dituzte San Miguel elizan.
Irailaren 10a eta 18a artean, musikaren hiriburua Iruña izango da; hain zuzen ere, Gayarre Antzokia, "Julián Gayarre" Nazioarteko Kantu Lehiaketaren XIII. ekitaldia egingo baitute.
Informazio osagarria:
Zer? Antzinako Musikaren Astearen 41. ekitaldia
Noiz? 2010ko irailaren 7a eta 12a artean
Non? Lizarran
Argibide gehiago izateko: http://www.cfnavarra.es/musicantigua/
Zer? Julián Gayarre Nazioarteko Kantu Lehiaketaren XIII. ekitaldia
Noiz? 2010ko irailaren 10a eta 18a artean
Non? Iruñeko Gayarre Antzokian
Argibide gehiago izateko: http://www.cfnavarra.es/sarasate/