
2010ko Uda
Nafarroako herrietako alde historikoak girotuko dira antzinako ohiturak, Erdi Aroko kondairak eta artisautza produktuak ezagutzeko.
Errege-erreginak eta printze-printzesak, koblakariak, eskujokariak, merkatari ibiltariak, dultzainak, magoak eta titiriteroak hainbat herritako karrika harriztatuetan barrena ibiliko dira: Lizarra, Bargota, Mendabia, Los Arcos, Lekunberri, Erriberri, Iruña, San Adrián, Berbinzana eta Oibar. Antzezlari horiek artisauekin partekatzen dute protagonismoa. Beren salmahai deigarriak txukun kokatuta daude, tentazio goxoak erakusgai dituztela: txokolateak, teak, almendra azukregorrituak, apaingarriak, ukenduak, jantziak, tailuak...
Azoka horietara hurbiltzen bazara ikusi ahal izanen duzu Erdi Aroan material nobleak nola lantzen ziren, eta, bitartean, musikak, erromantzeek eta koblakarien zein trobadoreen jokoek zure erosketak girotuko dituzte. Utz iezaiezu pertsonaia liluragarri horiei zu antzinako magiara eramaten.
2010ko Erdi Aroko azoken zerrenda Nafarroan:
Erdi Aroko azoken zozketetan irabazle izan zaren jakin nahi al duzu? Sartu hemen.