Lizarra eta Viana herrien artean dago, Odron ibaiak zeharkatua, nafar erregeek maiz eta nabarmen haren alde eginiko herri hau.
Donejakue bidearen geldiune ezinbestekoa, haren bazterretako bakoitzean historia, artea, folklorea eta gastronomia sumatzen dira. Donejakue bidea ospitalez, ostatuz, eta noblezia-etxez josia dagoen kale nagusitik barna doa, eta Los Arcos herriak izan zuen indarra erakusten digu, pelegrinen joanari zein bidegurutze izateari esker.
Herriko alde zaharra Erdi Aroko itxurakoa da, kale luze eta paraleloak jantzita. Garai batean harresiz inguratuak ziren kaleok, baina geroago eraikin berriak egiteko erabili ziren.
Gotor-plaza haren lekuko gisa, bi portale ditugu: Estankokoa eta Gaztelakoa, garaipen arkuaren itxuraz. Azkenik,
Santa Maria eliza nafar barrokoaren multzo harrigarrienetakoa da, arras aberatsa eta ikusgarria.
Abuztuaren 14-20 bitarte, Jasokundeko Ama Birjinaren eta San Rokeren omenez, herriko jaiak ospatzen dira. Egunotan
entzierroak eta behi suharren txuliaketak, musika eta su festa ditugu karriketako animagarri.
Jaiak ospatu aurreko igandean, artisau azoka egoten da herrian.
ZERBITZUAK
Zerbitzu orokorrak:
- Aire zabaleko kirol esparrua
- Askaldegi
- Bainu esparrua
- Bankua
- Bisita gidatuak
- Botika
- Gasolindegia
- Haur-parkea
- Igerilekua
- Interneta
- Jatetxe / kafetegiak
- Kutxazain automatikoa
- Osasun-etxea
- Osasun-zerbitzua
- Ostatu
- Pilotalekua
- Supermerkatua / denda
- Taberna
- Turismo bulegoa
Nola iritsi eta mugitu Salir de Pamplona por la A-12 dirección Logroño hasta la salida de Los Arcos/Sesma/Lodosa. Continuar por la NA-129 hasta la localidad.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da