Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Carrusel de imágenes presentando Navarra

Konta iguzu zure istorioa

Irabaz ezazu originaletan originalena den Nafarroako produktu sorta

Konta iezazkiguzu Nafarroan pasa dituzun oporrak eta bidali bertan egindako bideo eta argazkiak. Zure gorputza barrutik zein kanpotik mimatuko duen BIO SARI ederra irabazteko aukera izango duzu.

Piperrak, zainzuriak edo orburuak faltako ez diren Nafarroako produktu sorta tradizionala da. Horietako batzuk bio familiakoak dira.

Nola irabazten ahal duzu sari hori? Partekatu gurekin Nafarroan izan duzun esperientzia. Bidali zure argazkiak, YouTubean jarri dituzun bideoak edo Erresuman emandako denboran egindakoaren deskripzio laburra.

Ez dago oroitzapenik gabeko egonaldirik, eta ez ditugu horiek galtzen utziko. Horregatik, sari bat emanen dizugu gu aukeratzeagatik, eta, gainera, erraz jarriko dizugu. Hasteko, aukeratu modalitate bat: JPG formatuko argazkiak (4 gehienez), YouTubeko bideoak (2 gehienez) edo idazkia. Gero, bidali guri eta ea saria lortzen duzun.

Zure materiala partekatu nahi baduzu, martxoaren 14, 00:00 izan baino lehenago ondoko helbidera igorri beharko dizkiguzu harremanetarako datuak (izen-abizenak, helbidea, posta kodea, herria, posta elektronikoa eta telefonoa), testua eta argazkiak edo bideoak: turismo@navarra.es. Gaiari dagokion hutsunean honako hau idatziko duzu: Nire istorioa Nafarroan.

Turismoko Marketingaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuko teknikariek osatutako epaimahaiak 3 istoriorik onenak aukeratuko ditu. Horiek Nafarroako produktu sorta ez ezik kosmetiko natural sorta ere irabaziko dute.

Informazioa eta lehiaketaren oinarriak:
1. Lehiaketan parte hartu ahal izateko, harremanetarako datu guztiak eman behar dituzu derrigorrez. Sarien esleipenduna izateko, gainera, benetakoak izan behar dute datu horiek.
2. Irabazi duten istorioak eta parte hartzaileen izenak urtaroari dagokion hurrengo aldizkarian (udaberria, uda, udazkena edo negua) argitaratuko dira. Aldizkaria Turismoko webgune honetako atarian eskuragarri dago beti .
3. Turismoko Marketingaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuak beretzat gordetzen du testuan agertzen diren akats gramatikalak eta ortografikoak zuzentzeko eskubidea, baita jasotako argazkiak sustapeneko euskarrietan eta kanpainetan erabiltzekoa ere.
4. Materialaren igorleak bermatzen du horren egilea eta jabetza eskubideen titularra dela, eta, parte hartzeagatik, aipatutako eskubideak ematen dizkiola Nafarroako Gobernuari.
5. Datuak Babesteko Lege Organikoan bermatuta daudenez, datuak eskuratu, aldatu, ezeztatu eta horien erabilpenaren aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, ondoko helbidera idatzi beharko du interesdunak:
Turismoko Marketingaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzua
Navarrería k, 39, 2. solairua
31001 Iruña